Zakurtxokoa

Obedientzia usaimenean

Txakurrarekin konpartitzen dugun edozein jardueratan, obedientzia indartzeko, har dezakegun zuzendaritza da giltza. Usaimen jolasetan, usaintzeak bere horretan, ez dakar aurrerapen zuzenik obedientziaren mekanizazioan. Esan gabe doa, bestelako onurak izango dituela txakurraren orekan, bai, baina, obedientziaren ikuspegitik, jokoan beteko dugun paper garrantzitsu bat ziurtatu behar dugu, protokoloetatik abiatutako zuzendaritza-paper sotila eta inplizitoa.

Joko bati arauak ezarri behar zaizkio txakurraren erantzuna hobetzeko.

Protokolo adibidea:

1. urratsa: Txakurra eserita utzi, geldirik puntu batean. Pilota bat ezkutatzera urrunduko gara parez pare barreiatutako konoetako baten azpian. Jarraian txakurra dagoen lekura itzuliko gara.

2. urratsa: Bilatzeko agindua eman eta txakurra konoetara hurbiltzen da non den aurkitzera eta hartzen du.

3. urratsa: Gure oinetara deituta ekarriko dugu txakurra zoriontzera, sariaz gozatzen utzita edo beste hobe bat emateko.

Argi dago mugimendu zehatzak lantzen ditugula, esertzea, etzatea nahi bada, eta deia. Baina gainera, obedientziaren ikuspegitik, bada egindakoaren funtsean aginduen gainetik dagoen alderdi garrantzitsuago bat: denbora kudeatzen dugu!


Gogoan izan beti, “noiz” esan eta agintzen duena, horixe da benetan harremana gidatzen duena.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *