Zakurtxokoa

Arkueta

Zakur txokoa

Txakurzaleak biltzeko eta ibiltzeko, jarduera berriak sortzeko eta gauzatzeko, behar den gertutasuna eta azpiegitura emateko, grina pizteko antolatu nahi den proiektu berritzailearen izena da Arkueta Zakur Txokoa.

 Disziplina ezberdinetarako prestatutako eremuak baliatuz, txakurzaleei leku txukun bat eskeini nahi zaie askatasun osoz aritu daitezen. Hortaz, Txoko-Kide gisaizena ematen dutenek sarrera ordutegi librea izango dute .

Eta behar denerako, gainera, aholkularitza didaktikoaren laguntza jaso ahalko dute edo tadekako saioetan txertatu.

Nafarroako Sakanan, eta zehatzago Etxarri Aranatzen kokatua dago. Heziketa, aisia eta kirola batze aldera sortutako egitasmoa da, Ikasgunea eta jolastokia aldi berean.

TXOKOKIDE:

Ordutegietara lotuta egon gabe antolatu nahi dituzu entrenamenduak?

Ariketaz bakarka gozatzen duzu gehiago?

Zeure entrenamenduak zerorrek egituratu nahi dituzu?

Leku hornitua behar duzu saioetan ikasitakoa era osagarrian lantzeko?

Leku seguru eta lasaiago batean nahi duzu jolastu, aritu eta gozatu?

 

Errealitate ezberdinetarako aukera da.

Txokokide deritze, izena eman eta hileko kuota ordainduta, disziplina ezberdinetarako eta ariketa ugari praktikatzeko sarrera librea baliatzen dutenak.

Izena ematearekin giltza hartzen dute.

Bertan dira Agility pista bat, Jumpinerako beste bat, bilaketa eta usaimenerako beste bat, obedientziarako beste bat eta azkena sozializaziorako.

Oinarrizko kuota 30 euro/hileko da ARKUETA AGILITY TALDEko kideentzat eta 40 euro/hileko gainontzekoentzat.

Adi! Oinarrizko kuotak ez du baimentzen lantaldeetako saioetan aritzea, instalakuntzarako sarrera da soilik.

agility

ARKUETA:

ESKOLA ORDUTEGIA
HASI
INICIO
BUKA
FINAL
ASTELEHENA
LUNES
ASTEARTEA
MARTES
ASTEAZKENA
MIÉRCOLES
OSTEGUNA
JUEVES
OSTIRALA
VIERNES
LARUNBATA
SÁBADO
09:0010:30AGILITY
10:3011:30OBEDIENTZIA
11:0012:00AGILITYBILAKETA
BÚSQUEDA
OBEDIENTZIA
18:0019:00OBEDIENTZIA
AGILITYOBEDIENTZIA
19:1520:15AGILITYBILAKETA
BÚSQUEDA
AGILITY

BERRIOZAR:

ESKOLA ORDUTEGIA
HASI
INICIO
BUKA
FINAL
ASTEHELENA
LUNES
ASTEARTEA
MARTES
AZTEAZKENA
MIÉRCOLES
OSTEGUNA
JUEVES
OSTIRALA
VIERNES
LARUNBATA
SÁBADO
17:3018:30OBEDIENTZIAOBEDIENTZIA
18:3019:30AURRERATUA
AVANZADO